viernes, 23 de marzo de 2018

ZAZPI LEKU BEREZI

Munduan badira hainbat leku zoragarri, baina Gaizkak aurkeztu dizkigun hauekin aho zabalik geratu gara. Bakoitza bere berezitasunekin da paregabea.

miércoles, 21 de marzo de 2018

Matematikan jolasten

Matematikan guk asmatutako zenbait jokutan aritu gara. Oso ondo pasa dugu eta emaitzak tauletan nola azaltzen diren  ikasi dugu.

sábado, 3 de marzo de 2018

MATIA

Kaixo, guztiei. Ostegunean Matian egon ginen, eta oso ondo pasa genuen horko aiton-amonekin. Beraiek bere jokuak erakutsi zizkiguten eta guk beraiei gureak, oraingo jokuak. Bukaeran txokolate beroa eta bizkotxo batzuk jan genituen. Ze gozoa!!! .
 Egin klik argazkian

viernes, 2 de marzo de 2018

WALT DISNEY

Omara gizon honi buruz eta berak sortutako konpainiari buruz aritu zaigu hizketan.

AUTO BITXIAK

Atzo Danelek hainbat auto bitxi aurkeztu zizkigun eta hau jakin genuen besteak beste: Auto hegazkina  hegazkin bihurtzen den autoa dela, Legoko milioi bat piezekin eginiko autoa existitzen dela, Italiar arotz batek eginiko egurrezko autoa Veneziako kanaletan mugitzeko aproposa dela, unibertsitateko bi gaztek jacuzzi auto handiena sortu zutela 800 euro ordaindu zuten autoa tuneatu ondoren eta kamioi monstruo handienak lau gurpil eta hamahiru eserleku dituela. Hori gutxi balitz, limusina handienak hogeita lau gurpil eta hirurogeita hamabost aulki dituela, BMW gines prototipoa lantzen ari direla, Prect-p50 dela motordun kotxerik txikiena, badagoela ur azpian ibil daitekeen auto elektriko bat eta munduko kotxerik azkarrenak 0-100km bi segundutan harrapatzen dituela ere, azaldu zigun. AUTO BITXIAK on PhotoPeach