sábado, 12 de mayo de 2018

PANDA HARTZA

Animalia maitagarri honen inguruko aurkezpena egin digu Ohianek. Gauza bitxi eta harrigarri asko esan dizkigu eta horien artean egunean 40 kilo banbu jaten dituela jakin dugu. Hori dela eta, gaur egun desagertzeko zorian daude banbu nahikorik ez dagoelako.

sábado, 5 de mayo de 2018

ITSAS ZALDIA

Alaitzek animalia bitxi honen inguruko argibideak eman zizkigun eta benetan interesgarria izan zen emanaldia, nahiz tartean arazo tekniko batzuk izan. Besteak beste, hau jakin genuen: Animalia hau hainbat itsasotan topa genezake: Mediterranear itsasoa, Itsaso Beltza… Ur epelak ditu gustuko. Gorputza hezur itxurako eraztunez osatua du. Bizkarraldean duen hegatsa aurrera mugitzeko erabiltzen du eta alboetara joateko, berriz, buruaren alde benetan dituenak. Oso igerilari motela da. Kilometro bakar bat egiteko egun bat eta erdi behar izaten ditu. Bere burua defendatzeko buztanaz eta kamuflatzeko gaitasunaz baliatzen da. Krustazeoak eta planktona janez bizi da. Ugalketa oso bitxia da. Elkar gorteatu ondoren, emeak arrautzak arraren gorputzean uzten ditu; bularraldean duen poltsan. Aldi bakoitzean 200 arrautza inguru erruten ditu. Hiruzpalau aste beranduago, kumeak jaiotzen dira. Animalia honek sentimenduak ditu. Adibidez, beren bikotea hiltzen bada, ez da gehiago ugaltzen. Gizakiok eginiko kalteen ondorioz, desagertzeko zorian dagoen animalia da.