martes, 5 de diciembre de 2017

TIGREA

Adeik azaldu digunez, tigreak Felidoen taldeko animaliak dira. Animalia handi eta indartsuak dira; 1,4-3,5 metro neurtzen dute. Beraien bizilekua oihana izan ohi da, baina belardietan ere aurki genezake. Indian, Siberian, Manchurian, Txinan, Sumatran eta Malasian topa genezake. Oreinez, txerriez, antilopeez, hegaztiez eta beste animalia txiki batzuez elikatzen da. Animali hauek 15-25 urte artean bizi ohi dira. Tigreen artean nabarmentzekoa da Siberiako tigrea tamainaz handiena baita. 3 metroko luzeera gaindi dezake eta hiru pertsona ertainen pisua izan ohi du. Oso indartsua da: hamahiru pertsonek mugitzerik ez zuten idia arrastaka eman zezakeela,
ohartu ziren ikerketa batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario