jueves, 22 de febrero de 2018

IRAKURKETA SAIOAK

Irakurketa digitalaren kluba: Usoa, hegan etorritako neskatoa
LIBURUTEGI NAGUSIA 2018 MAR 09 / 18:30-19:30 60 minutu EUSKARAZ Irakurketa digitalaren klub honetan, Patxi Zubizarretaren Usoa, hegan etorritako neskatoa liburua izango da abiapuntu hainbat jarduera egiteko: liburuaren kapitulu batzuk irakurri eta denon artean landu, istorioaren amaiera posibleak sortu... Euskarri digitalek haur eta gazteengan duten xarmaz baliatzeko, tabletak lagun izango dituzue proiektuan. Irakurle-talde bat osatuko da, eta haiekin istorioan zehar nabigatuko duzue. Liburuaz gain, hari buruz publikatu diren artikulu, irratsaio, booktrailer eta bestelakoak erabiliko dira gazteak istorioan era ludikoan murgiltzeko. Onintze Goitizek gidatua. Hilean bitan, ostiraletan. Martxoak 9 eta 23; Apirilak 13 eta 27; Maiatza11 eta 25. Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila) Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, telefonoa).

No hay comentarios:

Publicar un comentario