viernes, 2 de marzo de 2018

AUTO BITXIAK

Atzo Danelek hainbat auto bitxi aurkeztu zizkigun eta hau jakin genuen besteak beste: Auto hegazkina  hegazkin bihurtzen den autoa dela, Legoko milioi bat piezekin eginiko autoa existitzen dela, Italiar arotz batek eginiko egurrezko autoa Veneziako kanaletan mugitzeko aproposa dela, unibertsitateko bi gaztek jacuzzi auto handiena sortu zutela 800 euro ordaindu zuten autoa tuneatu ondoren eta kamioi monstruo handienak lau gurpil eta hamahiru eserleku dituela. Hori gutxi balitz, limusina handienak hogeita lau gurpil eta hirurogeita hamabost aulki dituela, BMW gines prototipoa lantzen ari direla, Prect-p50 dela motordun kotxerik txikiena, badagoela ur azpian ibil daitekeen auto elektriko bat eta munduko kotxerik azkarrenak 0-100km bi segundutan harrapatzen dituela ere, azaldu zigun. AUTO BITXIAK on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario