sábado, 28 de abril de 2018

PORT AVENTURA

Uda honetarako plan zoragarriak egiten lagundu zigun Ikerrek Port Aventurako atrakzio desberdinak aurkeztuz.

martes, 24 de abril de 2018

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an ospatzen da liburuaren eguna. Guk egun hori ospatzeko kalera atera ginen eta zenbait irakurketa egin genituen jendearen aurrean, guraso batzuk animatu ziren eta entzun zituzten gure irakurketak. Egin klik argazki gehiago ikusteko.

Saioa agurtu genuen

Aurreko ostiralean Saioa, gurekin egon den praktikalaria, agurtu genuen. Pena handia eman zigun bera joatea, berarekin oso gustora egon ginen eta. Ospatzeko bizkotxo eta madalenak goxoak eta politak ekarri zizkigu. Eskerrik asko Saioa.


lunes, 23 de abril de 2018

lunes, 16 de abril de 2018

MARGARITA MAMUN

Itsasok azaldi digunez, Margarita 1995ean jaio zen Moskun. Gimnasia erritmikoan Errusiako txapelduna izan zen 2011, 2012 eta 2013. urteetan. Nazioarteko hainbat lehiaketetan parte hartu izan du junior nahiz senior mailetan. Taldean nahiz bakarka aritu izan da xingolarekin, pilotarekin, uztaiarekin eta mazekin. Orain arteko bere ibilbidean urrezko 46 domina, zilarrezko 12 eta brontzezko 9 lortu ditu.