domingo, 17 de diciembre de 2017

Los gatos

Animales marinos

John John Florence

La cultura gitana

Los caballos

El cangrejo cocotero

Las jirafas

Sweet California

Los dinosaurios

.

Minecraft

Los koalas

Los loros

El idioma chino

El idioma gallego

Los murciélagos

Los móviles

Border Collie

Los simios

Los lobos

El origen de la vida

Matia

Kaixo, aurreko ostegunean Matia fundazioan egon ginen. Han aiton.amonekin gabonetako zuhaitza apaintzako eskulan batzuk egin genituen, bolak eta etxetxoak. Guk eramen genien gabonetako postalak gabonak zoriontzeko. Oso gustora egon ginen eta asko ikasi genuen. Zorionak eta urte berri on Matia zale guztiei.


viernes, 15 de diciembre de 2017

GEPARDOA

Gepardoa felidoen arteko animaliarik azkarrena dela, azaldu zigun Aitorrek. 100km orduko baina abiadura handiagoa harrapatzeko gai da. Erresistentzia gutxiko animalia da eta horregatik lehenengo bere harrapakinak ondo ikuskatzen ditu eta gero erasora jotzen du azkar. Batez ere, gazelak harrapatzen ditu. Gaur egun Afrikan bakarrik aurki genezake. Hanka eta isasts luzea ditu. Felidoen artean bihotz eta birika handienak dituena da; hau da, korrika azkar egiteko prestatua du gorputza. 70-90 cm ko altuera du sorbaldaraino eta isatsa kontutan hartuta 250cm-tara irits daiteke. 35-60 kilo pisa ditzake. Gepardoa ez da normalean taldean bizi, bakarrik baizik. Hiru hilabeteko haurdunaldia eta gero, 3-4 kume izaten ditu eta hauek bi urte inguru izan arte zaintzen ditu.

ZINEMALDIA

Donostiako Zinemaldiko 65. edizioaren inguruko lantxo bat egin dugu. Zinemaldia noiz eta nola sortu zen ikertu genuen lehenengo. Ondoren, aurtengo epaimahaikideak ezagutu genituen eta baita Donostia Saria jaso dutenak ere. Hauei elkarrizketatxo bana egin genien. Sail ofizialean aurkeztu ziren filmeen laburpenak ere egin genituen. Eta azkenik, datorren edizioko kartel proposamenak ere osatu ditugu. Goiko eraikinean erakusketa osatu dugu eta bertako ikasleek hiru kartelik politenak aukeratuko dituzte eta hauen berri emanaz, Zinemaldiko zuzendariaria den Jose Luis Rebordinosi idatziko diogu gure proposamen luzatuz eta datorren urteko kartela egiterakoan, gureak kontutan hartzeko eskatuz.

lunes, 11 de diciembre de 2017

jueves, 7 de diciembre de 2017

KROKODILOAK

Gaur Eritz krokodiloei buruz hizketan aritu zaigu. Narraztien familiako animalia hauek Afrika, Asia, Amerika eta Australiako ur gezetan bizi dira. 1,5-7,5 metrorainoko neurria har dezakete. Indar handia izan ohi dute: beraien pisua adinako hiru arrastaka emateko gai dira. Espezien arabera ornodunez, nahiz orno gabeez elikatzen dira. Arra eta emea uretan elkartu ohi dira eta ondoren, emeak arrautzak ur iZkinako habi batean jartzen ditu. Azaldu digu ere, krokodiloaren azala oso preziatua dela karterak, poltsak, berokiak... egiteko.

martes, 5 de diciembre de 2017

TIGREA

Adeik azaldu digunez, tigreak Felidoen taldeko animaliak dira. Animalia handi eta indartsuak dira; 1,4-3,5 metro neurtzen dute. Beraien bizilekua oihana izan ohi da, baina belardietan ere aurki genezake. Indian, Siberian, Manchurian, Txinan, Sumatran eta Malasian topa genezake. Oreinez, txerriez, antilopeez, hegaztiez eta beste animalia txiki batzuez elikatzen da. Animali hauek 15-25 urte artean bizi ohi dira. Tigreen artean nabarmentzekoa da Siberiako tigrea tamainaz handiena baita. 3 metroko luzeera gaindi dezake eta hiru pertsona ertainen pisua izan ohi du. Oso indartsua da: hamahiru pertsonek mugitzerik ez zuten idia arrastaka eman zezakeela,
ohartu ziren ikerketa batean.