jueves, 25 de enero de 2018

LOROAK

Hegazti bitxi hauetaz aritu zaigu gaur gelan Aitor. Jakin dugu bere ezaugarri nabarmenenak bere moko okerra eta masailezur malgua direla. Eskalatzaile onak dira, eta baita hegan ere. Soinuak errepikatzeko gaitasun aparta dute. 300 mota baino gehiago ezagutzen dira. Australia, Afrika eta Asiako oihanetan bizi ohi dira. Hala ere, gaur egun, gizakiak etxekotuta ditu eta zenbaitzuetan ihes egin ez dezaten hegoak mozten zaizkie. Haziak, fruituak eta barazkiak jan ohi dituzte. Adibidez: artoa, intxaurrak, sagarrak... Emeak 4-6 arrautza jarri ohi ditu eta hauek 25 egunez berotzen ditu. Behin kumeak jaiotzen direnean, habian 45-50 egunez egon eta gero, beren kabuz bizitzen hasten dira.

viernes, 19 de enero de 2018

DONOSTIAKO DANBORRADA

Aroak danborradari buruzko informazio ugari eskaini digu gaurko saioan: Danborrada noiz eta nola sortu zen argi ez badago ere, Donostiako iturrietan ura jasotzeko zain zeuden zerbitzariek soldaduak danborra joaz pasatzerakoan kupelaz joaz osatzen zuten nolabaiteko elkarrizketan du oinarria. 1836. urtean Donostiako inauterietako konpartsa moduan sortu zen eta orduz geroztik, Donostiako patroiaren festa gisa ospatzea erabaki zen. Hasieran Santestebanen zortzikoa jotzen zuten eta 1860an Sarriegik San Sebastian Martxa idatzi zuen. Lehen urte haietan La Fraternal elkarteko danborrada irten bazen ere, laster gehitu zitzaizkion Union Artesana eta Euskal Bilerakoak. Guztiak Alde Zaharrean jotzen zuten, baina denborarekin Donostiako beste auzoetan danborrada gehiago antolatu ziren. Hasieran jendea mozorroturik joaten hasi zen, baina geroago soldatuen uniformeekin janzten hasi ziren eta baita sukaldari gisa ere. Donostiako Haur Danborrada 1927an irten zen lehen aldiz Euskal Bilerak bultzatuta. Ondoren, 1960an, ikastetxeetako haurrak parte hartzen hasi ziren.

jueves, 11 de enero de 2018

KIROLAK

Gaurko saioan Iñakik kirolei buruz hitz egin digu. Antzinan Egipto eta Txinan praktikatzen baziren ere, aurrerabide handienak Grezian eman zirela, azaldu du. Kirol modernoak XIX. mendean sortu ziren Europan eta hiri handien sorrerak kirol ekintzak egiteko gogoa piztu zuen. Gaur egungo kirolak taldekoak ala banakakoak bezala sailkatzen dira. Egun, gehin praktikatzen den kirola igeriketa da eta gutxien, berriz errugbia. Munduko kirol ezagunenak futbola, boleibola, tenisa, igeriketa eta atletismoa omen dira. Bere azalpena kirola praktikatzea osasun iturri dela aipatuz amaitu du.