Kaixo, literatura lehiaketa honetan parte hartzera animatu nahi zaituztet.
lunes, 11 de diciembre de 2017
jueves, 7 de diciembre de 2017
KROKODILOAK
Gaur Eritz krokodiloei buruz hizketan aritu zaigu. Narraztien familiako animalia hauek Afrika, Asia, Amerika eta Australiako ur gezetan bizi dira. 1,5-7,5 metrorainoko neurria har dezakete.
Indar handia izan ohi dute: beraien pisua adinako hiru arrastaka emateko gai dira.
Espezien arabera ornodunez, nahiz orno gabeez elikatzen dira.
Arra eta emea uretan elkartu ohi dira eta ondoren, emeak arrautzak ur iZkinako habi batean jartzen ditu.
Azaldu digu ere, krokodiloaren azala oso preziatua dela karterak, poltsak, berokiak... egiteko.
martes, 5 de diciembre de 2017
TIGREA
Adeik azaldu digunez, tigreak Felidoen taldeko animaliak dira. Animalia handi eta indartsuak dira; 1,4-3,5 metro neurtzen dute. Beraien bizilekua oihana izan ohi da, baina belardietan ere aurki genezake. Indian, Siberian, Manchurian, Txinan, Sumatran eta Malasian topa genezake.
Oreinez, txerriez, antilopeez, hegaztiez eta beste animalia txiki batzuez elikatzen da.
Animali hauek 15-25 urte artean bizi ohi dira.
Tigreen artean nabarmentzekoa da Siberiako tigrea tamainaz handiena baita. 3 metroko luzeera gaindi dezake eta hiru pertsona ertainen pisua izan ohi du. Oso indartsua da: hamahiru pertsonek mugitzerik ez zuten idia arrastaka eman zezakeela, ohartu ziren ikerketa batean.
viernes, 1 de diciembre de 2017
miércoles, 29 de noviembre de 2017
TXAKURRAK
Maixak txakurrak gizakion lagunik onenak direla azaldu zigun. Duela 10000 urte ingurutik honera gure inguruan bizi dira.
Txakur arraza batzuen arbasoa otsoa litzateke, eta beste batzuena txakala. Gizakiak erraz etxekotu zuen eta lan era askotako erabiltzen da gaur egun, arrazaren arabera.
Emeak, bi hilabeteko haurdunaldi baten ondoren, 5-10 kume izan ohi ditu.
Arraza garbiko txakurrak hamar urtez bizi izaten dira gutxi gorabehera eta arraza nahasikoak, aldiz, hogei urte bete ditzakete.
Txakur arraza batzuen arbasoa otsoa litzateke, eta beste batzuena txakala. Gizakiak erraz etxekotu zuen eta lan era askotako erabiltzen da gaur egun, arrazaren arabera.
Emeak, bi hilabeteko haurdunaldi baten ondoren, 5-10 kume izan ohi ditu.
Arraza garbiko txakurrak hamar urtez bizi izaten dira gutxi gorabehera eta arraza nahasikoak, aldiz, hogei urte bete ditzakete.
miércoles, 22 de noviembre de 2017
miércoles, 15 de noviembre de 2017
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


