viernes, 15 de diciembre de 2017

GEPARDOA

Gepardoa felidoen arteko animaliarik azkarrena dela, azaldu zigun Aitorrek. 100km orduko baina abiadura handiagoa harrapatzeko gai da. Erresistentzia gutxiko animalia da eta horregatik lehenengo bere harrapakinak ondo ikuskatzen ditu eta gero erasora jotzen du azkar. Batez ere, gazelak harrapatzen ditu. Gaur egun Afrikan bakarrik aurki genezake. Hanka eta isasts luzea ditu. Felidoen artean bihotz eta birika handienak dituena da; hau da, korrika azkar egiteko prestatua du gorputza. 70-90 cm ko altuera du sorbaldaraino eta isatsa kontutan hartuta 250cm-tara irits daiteke. 35-60 kilo pisa ditzake. Gepardoa ez da normalean taldean bizi, bakarrik baizik. Hiru hilabeteko haurdunaldia eta gero, 3-4 kume izaten ditu eta hauek bi urte inguru izan arte zaintzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario