viernes, 19 de enero de 2018

DONOSTIAKO DANBORRADA

Aroak danborradari buruzko informazio ugari eskaini digu gaurko saioan: Danborrada noiz eta nola sortu zen argi ez badago ere, Donostiako iturrietan ura jasotzeko zain zeuden zerbitzariek soldaduak danborra joaz pasatzerakoan kupelaz joaz osatzen zuten nolabaiteko elkarrizketan du oinarria. 1836. urtean Donostiako inauterietako konpartsa moduan sortu zen eta orduz geroztik, Donostiako patroiaren festa gisa ospatzea erabaki zen. Hasieran Santestebanen zortzikoa jotzen zuten eta 1860an Sarriegik San Sebastian Martxa idatzi zuen. Lehen urte haietan La Fraternal elkarteko danborrada irten bazen ere, laster gehitu zitzaizkion Union Artesana eta Euskal Bilerakoak. Guztiak Alde Zaharrean jotzen zuten, baina denborarekin Donostiako beste auzoetan danborrada gehiago antolatu ziren. Hasieran jendea mozorroturik joaten hasi zen, baina geroago soldatuen uniformeekin janzten hasi ziren eta baita sukaldari gisa ere. Donostiako Haur Danborrada 1927an irten zen lehen aldiz Euskal Bilerak bultzatuta. Ondoren, 1960an, ikastetxeetako haurrak parte hartzen hasi ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario